JOANE SOMARRIBA
Joane Somarriba txirrindularia Euskal Herriko kirolari famatuenetariko bat da. Hogeita hamazortzi urteko gernikar horrek argi utzi du ,nahiz eta emakume bat izan, gizonezkoen arloan , batez ere kiroletan, arrakasta lor daitekeela tinko saiatuz gero.
Txikitan , Joanek eta bere ahizpak ederki ikus zezaketen aitaren bizikletarako zaletasuna.Hari jarraituz hasi ziren txirrindularitza praktikatzen.
Laster konturatu zen bere bizitza bizikletaren inguruan izango zela, eta hamairu eta hamalau urterekin , Euskadiko eta Espanaiko txapelketa irabazi zituen jarraian.
C.O.U bukatu eta gero, ikasketak jarraitu beharrean txirrindularitza aukeratu zuen eta urrats bat egin zuen mundu profesionalerantz . Baina helburu hori lortzeko bere kemenarekin ez zen nahikoa, eta oztopo asko aurkitu zituen Espainian. Horregatik Italiara joatea irabaki zuen, eta han neskentzako talde profesional batean hasi zen.
Italian , Joaneren garaipenak berehala iritsi ziren, eta bi “Giro” ez ezik, bi “Tour” ere erabazi zituen 1999 – 2001 urteen artean.
Zorionez, Euskal Herriak bere esker ona adierazi zion 2004ko urriaren 14an “Euskal Herritar Unibertsala” saria jaso baitzuen lehendakariaren eskutik.
Joaneri esker kirolaren munduan emakumeentzat bide bat ireki bada ere, oraindik emakume askok bazterketa pairatzen dute, bai txinrrindularietan, bai beste kiroletan. Baina, dudarik gabe, haren adibideak asko lagunduko du.
Eskerrik asko Joane!