jueves, 31 de marzo de 2011

Nola erabiltzen dugu eskuko telefonoa?(Zuzenduta)

Lehenengo aldiz sakelako-telefono bat ikusi nuenean ezin nuen imajinatu noraino helduko zen haren erabilpena  gure gizartean. Bidea ireki zuen arin-arin eta konturatu ginenerako gaitza egina zen eta ezinbesteko tresna bihurtu zen askorentzat.

Duela bi egun egunkarian irakurri ahal izan nuen berri bat gai honi buruz: OCUren inkesta baten arabera, eskuko-telefonoen bezeroek 5.200 milloi euro arte aurrez lezakete kontsumo berberarekin baina tarifa aldatuz gero. Horri lotuta, inkesta parte hartu duen jendearen erdiak aitortu du inoiz ez duela aldatu bere eskuko-telefonoren konpainia nahiz eta bestearen eskaintzak , hots tarifak, hobeak izan .

Orduan, zein azalpen aurki dezakegu emaitza horien atzean?
Kontsumo eta gastu hori gure bizitzan hain sartuta dagoenez, eta erosotasuna alferkeria hutsa bihurtu denez, ez gara kontziente zenbat  diru galtzen ari garen hilabetero.

Beste garai batean, luxu bat zena gaur egun normaltzat hartzen dugu (oraindik entzun dezaket nire amaren erretolika telefonoaren faktura etxera heltzen zen bakoitzean!!). Eta, zorritzarrez, baliabide ekonomikorik ez duen jendearen artean gauza bera gertatzen da, eta haiei sakelako telefonoaren gastua oinarrizko gastua dela iruditzen zaie.

Krisia gorabehera, horrela jarraitzen dugu ,eta egia esateko, zaila da aldaketa handi bat itxarotea gure kontzumo ohituretan.





miércoles, 23 de marzo de 2011

IDAZMENA. 2.GAIA. "herriko Kaleetan CDak saltzen zituen paperik gabekoa epaitu egingo dute."

Zergatik ordaindu behar dituzte beti makalagoek gure eredu-ekonomikoaren baldintzak? Bere bizitza mantetzeko aukerak bilatzea delitua da?Akaso ez daude beste delitu batzuk herri honetan?

Kolektibo horren artean (Subsaharako jendeak) gehienak, bizi kalitatean hobekuntzak aurkitzeko asmoarekin etortzen dira gure herrietara. Bidean, asko galtzen dute, osasuna, familia eta tamalez, bizitza.

Gure gizartean, beste adibide batzuk ere aurki ditzakegu: Alde batetik badira kolektiboak (bai hemengoak, bai kanpokoak) diru-laguntzak erabiltzea lan egitea baino nahiago dutenak. Beste aldetik, beste batzuek lapurtzea edo dirua eskatzea aukeratzen dute. Baina lehen azaldu dudan kolektiboko jendeak, oro har, heltzen direnean, nahiz eta beste aukera horiek har ditzaketen lanaren bila joaten dira, zuze-zuzen. Eta zein motatako lanak topatzen dituzte? ba, batez ere, salmentarekin erlazionatuta daudenak, esate baterako c-den salmentak.

Gero eta biztanle gehiago dago kezkatuta polizia gutxiegi dagoelako. Horretaz gain, esaten dute epaitegitako egoera kezkagarria dela lan gehiegi pilatzen zaielako.
Eta, zein da konponbidea ?  jende horien bizkarrean egotea behin eta berriro?

Gizartearen esfortzuak beste bide bat aurkitu behar du, eta esfortsu korrek ezin dio merkatuari jokoa egin, baizik eta pertsonen eskubideak lortu.