lunes, 19 de septiembre de 2011

UNIBERTZITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI. ZER GOMENDATUKO ZENUKE?

   Azken urteetan zehar aldaketa batzuk sortu dira gizartean, batez ere diktadura bukatu eta gero. Eta aldaketa orien artean hezkuntzako ereduarena oso inportantea da.
   Hasteko, herrialde bateko lan-egoera oso erlazionatuta dago hezkuntza ereduarekin eta batek bestean eragin handia du.
  Oker ez banago, garapen onena lortzeko oreka bilatu behar da lan eskaintzaren eta ikasketa eskariaren artean. Baina hori ez da beti horrela eta faktore desberninak direla medio oreka apur daiteke. Esate baterako, nire belaunaldian guraso askoren helburua euren seme-alabak unibertzitatera eramatea zen, batez ere haiek ez zutelako aukera hori izan. Horri lotuta, irakasle gehienen ustez, ikasle ona baldin baginen unibertzitatera joan behar genuen, ia ia derrigorrez. Beste aukerak, adibidez lanbide bat ikastea, eskaintzen zizkieten ikasketetan hain ondo ez zeudenei, azken saria izango balitz bezala.
   Hau kontuan hartuta, argi dago garai horretan ez situztela ikusten ez bokazioa ezta lanbide ikasteko adbantailak ere.
   Ikuspuntu oker horrek, herrialdeko lan egoera aldatu zuen eta bat-batean laneko arrakasta ez zegoen ikasketa goikoarekin lotuta baizik eta ikasketa teknikoarekin. Horregatik langabezi-poltsako protagonistak unibertsitateak izaten hasi ziren.
   Gaur egun, unibertsitateak beteta daude eta gazteek ikasketak teknikoak beste aldean uzten jarraitzen dute, nahiz eta azken urteetan hezkuntzako politika batzuek hori bultzatu zenbait lanbidetako eskulanik eza betetzeko asmoarekin.
   Nire ustez, erabaki ona nahi baduzu helburu errealistak bilatu behar dituzu eta horretaz gain kontuan hartu behar duzu zure asmoa eta zure dezioa.