lunes, 19 de septiembre de 2011

UNIBERTZITATERA JOAN ALA LANBIDE BAT IKASI. ZER GOMENDATUKO ZENUKE?

   Azken urteetan zehar aldaketa batzuk sortu dira gizartean, batez ere diktadura bukatu eta gero. Eta aldaketa orien artean hezkuntzako ereduarena oso inportantea da.
   Hasteko, herrialde bateko lan-egoera oso erlazionatuta dago hezkuntza ereduarekin eta batek bestean eragin handia du.
  Oker ez banago, garapen onena lortzeko oreka bilatu behar da lan eskaintzaren eta ikasketa eskariaren artean. Baina hori ez da beti horrela eta faktore desberninak direla medio oreka apur daiteke. Esate baterako, nire belaunaldian guraso askoren helburua euren seme-alabak unibertzitatera eramatea zen, batez ere haiek ez zutelako aukera hori izan. Horri lotuta, irakasle gehienen ustez, ikasle ona baldin baginen unibertzitatera joan behar genuen, ia ia derrigorrez. Beste aukerak, adibidez lanbide bat ikastea, eskaintzen zizkieten ikasketetan hain ondo ez zeudenei, azken saria izango balitz bezala.
   Hau kontuan hartuta, argi dago garai horretan ez situztela ikusten ez bokazioa ezta lanbide ikasteko adbantailak ere.
   Ikuspuntu oker horrek, herrialdeko lan egoera aldatu zuen eta bat-batean laneko arrakasta ez zegoen ikasketa goikoarekin lotuta baizik eta ikasketa teknikoarekin. Horregatik langabezi-poltsako protagonistak unibertsitateak izaten hasi ziren.
   Gaur egun, unibertsitateak beteta daude eta gazteek ikasketak teknikoak beste aldean uzten jarraitzen dute, nahiz eta azken urteetan hezkuntzako politika batzuek hori bultzatu zenbait lanbidetako eskulanik eza betetzeko asmoarekin.
   Nire ustez, erabaki ona nahi baduzu helburu errealistak bilatu behar dituzu eta horretaz gain kontuan hartu behar duzu zure asmoa eta zure dezioa.

martes, 31 de mayo de 2011

Egun on Manul!
Gaixorik nago eta medikuarengana joango naiz gaur goizean. Espero dut bihar klasera joatea.

mila esker

patri

martes, 24 de mayo de 2011

Lagun baten e-maila jaso duzu(Zuzenduta)

Kaixo Lur:
Hasteko esango dizut Argentina aukera oso ona dela! Benetan pozten nau zuk Argentina ezagutu nahi izateak. Niri izugarri gustatu zitzaidan, eta zihur nago joango naizela berriro.

Nire azalpena baliagarriagoa izateko komenigarria izango litzateke  zenbat denbora edukiko duzun jakitea , batez ere Argentinako gune batean zentratzeko, edo, bestela, herrialde osoan zehar mugitzeko. Baina, beno, esango didazu hurrengo batean.

Guk azkenean hilabete osoa geratzea lortu genuen baina Argentina hain handia denez  gauza asko ikusi ez genituen sentsazioarekin itzuli ginen.

Lehenengo aholkua:  ikus ezazu "La Pampa" web orria hegazkinez joateko eskaintza onak dauzkate eta.

Bidaia  Buenos Airesetik hasten bazara , lo egiteko "Che" ostatua gomendatuko nizuke , nagusiak (Rikardo eta Lupe) oso jatorrak izateaz gain (etxean bezala egon ginen eta laguntza handia eman ziguten Buenos Aires "benetan" ezagutzeko )   prezioa oso ondo baitago. Gainera, kokalekua oso ona da garraiobide publikoak eskuratzeko. Azkenean 7 egun egon ginenez  leku asko ikusi genituen , esate baterako , Puerto Madero, La Recoleta , "Boca" auzoa, eta bar. Colon Antzerkian Tango ikuskizun eder bat ere ikusi genuen . Ah, eta Argentinako okela frogatzea derrigorrezkoa da ( eta hango ardoak baita ere!). Galdetu Rikardori!

Gero mendebalderantz joan ginen autobusez, zehazki , " Cerro Aconcagua Mendozara" eta han lau egun pasatu genituen ibilbide batzuk egiten ,parke naturalak bisitatzen, eta naturaz gozatzen. Lo egiteko badaude egurrezko borda asko eta guztiek antzeko prezioa dute.
Ondoren , hegazkina hartu eta  hotzaren bila joan ginen Barilotzera, eta han hiru egun egon ginen eskiatzen. Bidaia osoan parte hori izan zen gareztiena, baina merezi zuen!.

Hegoalderantz jarraitu genuen eta hegazkinez "Peninsula de Valdesera" heldu ginen. Hitz  bat baino ez :BALEAK! Aho bete hortz geratu nintzen.
Bi  egun pasatu eta gero, pixkanaka-pixkanaka  autobusez igo ginen Buenos Aireserantz kostaldetik, (Mar de Plataren aldean),  eta herri txiki batzuetan gelditu ginen egun bat (edo bi)pasatzeko, adibidez, El Rosarion, Quilain, San Josen, eta abar. Modu horretan Buenos Airesera heltzeko bederatzi egun erabili genituen. Han  bi egun pasa eta gero etxera itzuli ginen.

Oro har Argentina ez da herrialde arriskutsua , eta segurtasunarekin mugi zaitezke. Gainera ,jendea oso atsegina da.

Diruaz hitz egiten badugu, Barilotze izan ezik beste lekuetan gau bat pasatzea berrogei - berrogeitahamar euro inguru kostatzen da. Ekintza bereziak, adibidez baleak ikusteko bidaiak , bakoitza ehun euro ordaindu genuen. Janaria ,orokorrean, ez zen  garestia izan, eta herrialdeko barruko hegaldietan ehun ta piko euro gastatu genituen.
Beno Lur, bihotzez espero dut bidaia oso oso ondo ateratzea. Nahi duzunean dei iezadazu !!

Besarkada bero bat.

Patri.











lunes, 23 de mayo de 2011

Haurren zaintza.

Behin eta berriro politikariek azaltzen digute europarrak garela, baina oraindik kontziliazio-politikei dagokienez  Europako beste herrietatik oso urrun gaude.

Ipar europako herri batzuetan, esate baterako, Noruegan, Suedian, Finlandian, etab, seme-alababen lehenengo urtean zehar gurasoetako bat etxean geratzeaz gain, bere lan denbora murrizteko aukera dauka umeak zortzi urte betetzen dituen arte, eta soldatan ondoriorik gabe .
Espainia, berriz, ongizate familiarreko politiken zerrendan 29. postuan aurkitzen da eta egoera hori  seme-alabak zaintzeko zailtasunean itzultzen da, batez ere, hezkuntza derrigorrezkoa ez denean, hau da, haur hezkuntzaren epealdian (0 urtetik 6 urtera).

Lanean, kontziliazio politikarik ezak gurasoak aukera asko bilatzera bultzatzen ditu eta askotan hauek ez dira gurasoek nahi dituztenak baizik eta ahal dituztenak. Aukera horien artean dago aitona-amonen laguntza  edo gurasoetako batek bere lanari uko egitea. Azken erabaki horretan, normalki, emakumeek galtzen dute. Horri lotuta,  emakumeen lan-eransketa oso kaltegarria dela  haurren zaintza ondo egiteko entzuten dugu, eta gizarteak emantzipazio hori erruduntzat hartzen du. 

Baina  lan produktiboa eta reproduktiboaren artean desoreka handia dago eta hori hobetzeko neurriak hartu behar dira . Hasteko, gizonek ere parte hartu behar dute haurren zainketan, eta, horrez gain , kontziliazio- politiken eredua aldatzeko gai behar dugu. Hori heldu arte gurasoek trikimailuak egiten jarraituko dute.


martes, 3 de mayo de 2011

Herriko denda txikiak.(zuzenduta)

Bat, bi, hiru, lau, bost,...., hamaika! Hori da nire herriko kale batean itxita dauden denda txikien kopurua . Eta, zorritzarrez, egoera hori behin eta berriro errepikatzen da ondoko herrietan .

Eta nor da erruduna? Krisia, eredu kapitalista, erosketak egiteko jokabidean gertatu diren aldaketak, hipermerkatuak,etab... Zalantzarik gabe, arrazoi batengatik edo bestearengatik, gaur egungo errealitatea oso zaila da gure herriko dendarientzat. Baina esaten denez, "mugimendua mugituz erakusten da", eta ezin dira geldirik egon.
Herrietako merkatarien elkarteek gero eta ekintza gehiago asmatzen dituzte salmentak bultzatzeko. Esate baterako, Santurtzin, Portugaleten, Getxon,etb, urtean behin edo bitan,  dendari txikiak gune batean (karpa batean, parkean, leku itxi batean, etab) biltzen dira urteko soberakinak  likidatzeko asmoarekin . Beste batzuetan, dendariek  elkarrekin aurkezten dizkigute beren eskaintzak publizitate berean , edo zozketaren bidez gauza xarmangarri bat oparitzen dute bezeroen deigarri gertatzeko.   Herrietan aparkatzea zaila dela eta, dendariek  garraiobide publikoa erabiltzeko bonoak zabaltzen dituzte kanpoko bezeroak  herrira erakartzeko asmoarekin.

Hauek dira, besteak beste, dendarien ekimen batzuek, baina horri lotuta, udal erakundeen arteko koordinazioa beharko litzateke azken emaitza hobetzeko. Hori horrela izanik, biztanleok ezin dugu beste leku batera begiratu, eta argi dago gure konpromisoa  eta laguntza ere beharrezkoa izango dela.
Horregatik bat nator biharko kontzentrazioarekin eta han egongo naiz. Gogoratu! Santurtziko parkean, apirilaren 4an, 18.00etan.




jueves, 31 de marzo de 2011

Nola erabiltzen dugu eskuko telefonoa?(Zuzenduta)

Lehenengo aldiz sakelako-telefono bat ikusi nuenean ezin nuen imajinatu noraino helduko zen haren erabilpena  gure gizartean. Bidea ireki zuen arin-arin eta konturatu ginenerako gaitza egina zen eta ezinbesteko tresna bihurtu zen askorentzat.

Duela bi egun egunkarian irakurri ahal izan nuen berri bat gai honi buruz: OCUren inkesta baten arabera, eskuko-telefonoen bezeroek 5.200 milloi euro arte aurrez lezakete kontsumo berberarekin baina tarifa aldatuz gero. Horri lotuta, inkesta parte hartu duen jendearen erdiak aitortu du inoiz ez duela aldatu bere eskuko-telefonoren konpainia nahiz eta bestearen eskaintzak , hots tarifak, hobeak izan .

Orduan, zein azalpen aurki dezakegu emaitza horien atzean?
Kontsumo eta gastu hori gure bizitzan hain sartuta dagoenez, eta erosotasuna alferkeria hutsa bihurtu denez, ez gara kontziente zenbat  diru galtzen ari garen hilabetero.

Beste garai batean, luxu bat zena gaur egun normaltzat hartzen dugu (oraindik entzun dezaket nire amaren erretolika telefonoaren faktura etxera heltzen zen bakoitzean!!). Eta, zorritzarrez, baliabide ekonomikorik ez duen jendearen artean gauza bera gertatzen da, eta haiei sakelako telefonoaren gastua oinarrizko gastua dela iruditzen zaie.

Krisia gorabehera, horrela jarraitzen dugu ,eta egia esateko, zaila da aldaketa handi bat itxarotea gure kontzumo ohituretan.





miércoles, 23 de marzo de 2011

IDAZMENA. 2.GAIA. "herriko Kaleetan CDak saltzen zituen paperik gabekoa epaitu egingo dute."

Zergatik ordaindu behar dituzte beti makalagoek gure eredu-ekonomikoaren baldintzak? Bere bizitza mantetzeko aukerak bilatzea delitua da?Akaso ez daude beste delitu batzuk herri honetan?

Kolektibo horren artean (Subsaharako jendeak) gehienak, bizi kalitatean hobekuntzak aurkitzeko asmoarekin etortzen dira gure herrietara. Bidean, asko galtzen dute, osasuna, familia eta tamalez, bizitza.

Gure gizartean, beste adibide batzuk ere aurki ditzakegu: Alde batetik badira kolektiboak (bai hemengoak, bai kanpokoak) diru-laguntzak erabiltzea lan egitea baino nahiago dutenak. Beste aldetik, beste batzuek lapurtzea edo dirua eskatzea aukeratzen dute. Baina lehen azaldu dudan kolektiboko jendeak, oro har, heltzen direnean, nahiz eta beste aukera horiek har ditzaketen lanaren bila joaten dira, zuze-zuzen. Eta zein motatako lanak topatzen dituzte? ba, batez ere, salmentarekin erlazionatuta daudenak, esate baterako c-den salmentak.

Gero eta biztanle gehiago dago kezkatuta polizia gutxiegi dagoelako. Horretaz gain, esaten dute epaitegitako egoera kezkagarria dela lan gehiegi pilatzen zaielako.
Eta, zein da konponbidea ?  jende horien bizkarrean egotea behin eta berriro?

Gizartearen esfortzuak beste bide bat aurkitu behar du, eta esfortsu korrek ezin dio merkatuari jokoa egin, baizik eta pertsonen eskubideak lortu.