martes, 3 de mayo de 2011

Herriko denda txikiak.(zuzenduta)

Bat, bi, hiru, lau, bost,...., hamaika! Hori da nire herriko kale batean itxita dauden denda txikien kopurua . Eta, zorritzarrez, egoera hori behin eta berriro errepikatzen da ondoko herrietan .

Eta nor da erruduna? Krisia, eredu kapitalista, erosketak egiteko jokabidean gertatu diren aldaketak, hipermerkatuak,etab... Zalantzarik gabe, arrazoi batengatik edo bestearengatik, gaur egungo errealitatea oso zaila da gure herriko dendarientzat. Baina esaten denez, "mugimendua mugituz erakusten da", eta ezin dira geldirik egon.
Herrietako merkatarien elkarteek gero eta ekintza gehiago asmatzen dituzte salmentak bultzatzeko. Esate baterako, Santurtzin, Portugaleten, Getxon,etb, urtean behin edo bitan,  dendari txikiak gune batean (karpa batean, parkean, leku itxi batean, etab) biltzen dira urteko soberakinak  likidatzeko asmoarekin . Beste batzuetan, dendariek  elkarrekin aurkezten dizkigute beren eskaintzak publizitate berean , edo zozketaren bidez gauza xarmangarri bat oparitzen dute bezeroen deigarri gertatzeko.   Herrietan aparkatzea zaila dela eta, dendariek  garraiobide publikoa erabiltzeko bonoak zabaltzen dituzte kanpoko bezeroak  herrira erakartzeko asmoarekin.

Hauek dira, besteak beste, dendarien ekimen batzuek, baina horri lotuta, udal erakundeen arteko koordinazioa beharko litzateke azken emaitza hobetzeko. Hori horrela izanik, biztanleok ezin dugu beste leku batera begiratu, eta argi dago gure konpromisoa  eta laguntza ere beharrezkoa izango dela.
Horregatik bat nator biharko kontzentrazioarekin eta han egongo naiz. Gogoratu! Santurtziko parkean, apirilaren 4an, 18.00etan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario