Egun on Manul!
Gaixorik nago eta medikuarengana joango naiz gaur goizean. Espero dut bihar klasera joatea.
mila esker
patri
martes, 31 de mayo de 2011
martes, 24 de mayo de 2011
Lagun baten e-maila jaso duzu(Zuzenduta)
Kaixo Lur:
Hasteko esango dizut Argentina aukera oso ona dela! Benetan pozten nau zuk Argentina ezagutu nahi izateak. Niri izugarri gustatu zitzaidan, eta zihur nago joango naizela berriro.
Hasteko esango dizut Argentina aukera oso ona dela! Benetan pozten nau zuk Argentina ezagutu nahi izateak. Niri izugarri gustatu zitzaidan, eta zihur nago joango naizela berriro.
Nire azalpena baliagarriagoa izateko komenigarria izango litzateke zenbat denbora edukiko duzun jakitea , batez ere Argentinako gune batean zentratzeko, edo, bestela, herrialde osoan zehar mugitzeko. Baina, beno, esango didazu hurrengo batean.
Guk azkenean hilabete osoa geratzea lortu genuen baina Argentina hain handia denez gauza asko ikusi ez genituen sentsazioarekin itzuli ginen.
Lehenengo aholkua: ikus ezazu "La Pampa" web orria hegazkinez joateko eskaintza onak dauzkate eta.
Bidaia Buenos Airesetik hasten bazara , lo egiteko "Che" ostatua gomendatuko nizuke , nagusiak (Rikardo eta Lupe) oso jatorrak izateaz gain (etxean bezala egon ginen eta laguntza handia eman ziguten Buenos Aires "benetan" ezagutzeko ) prezioa oso ondo baitago. Gainera, kokalekua oso ona da garraiobide publikoak eskuratzeko. Azkenean 7 egun egon ginenez leku asko ikusi genituen , esate baterako , Puerto Madero, La Recoleta , "Boca" auzoa, eta bar. Colon Antzerkian Tango ikuskizun eder bat ere ikusi genuen . Ah, eta Argentinako okela frogatzea derrigorrezkoa da ( eta hango ardoak baita ere!). Galdetu Rikardori!
Gero mendebalderantz joan ginen autobusez, zehazki , " Cerro Aconcagua Mendozara" eta han lau egun pasatu genituen ibilbide batzuk egiten ,parke naturalak bisitatzen, eta naturaz gozatzen. Lo egiteko badaude egurrezko borda asko eta guztiek antzeko prezioa dute.
Ondoren , hegazkina hartu eta hotzaren bila joan ginen Barilotzera, eta han hiru egun egon ginen eskiatzen. Bidaia osoan parte hori izan zen gareztiena, baina merezi zuen!.
Hegoalderantz jarraitu genuen eta hegazkinez "Peninsula de Valdesera" heldu ginen. Hitz bat baino ez :BALEAK! Aho bete hortz geratu nintzen.
Bi egun pasatu eta gero, pixkanaka-pixkanaka autobusez igo ginen Buenos Aireserantz kostaldetik, (Mar de Plataren aldean), eta herri txiki batzuetan gelditu ginen egun bat (edo bi)pasatzeko, adibidez, El Rosarion, Quilain, San Josen, eta abar. Modu horretan Buenos Airesera heltzeko bederatzi egun erabili genituen. Han bi egun pasa eta gero etxera itzuli ginen.
Oro har Argentina ez da herrialde arriskutsua , eta segurtasunarekin mugi zaitezke. Gainera ,jendea oso atsegina da.
Diruaz hitz egiten badugu, Barilotze izan ezik beste lekuetan gau bat pasatzea berrogei - berrogeitahamar euro inguru kostatzen da. Ekintza bereziak, adibidez baleak ikusteko bidaiak , bakoitza ehun euro ordaindu genuen. Janaria ,orokorrean, ez zen garestia izan, eta herrialdeko barruko hegaldietan ehun ta piko euro gastatu genituen.
Beno Lur, bihotzez espero dut bidaia oso oso ondo ateratzea. Nahi duzunean dei iezadazu !!
Besarkada bero bat.
Patri.
lunes, 23 de mayo de 2011
Haurren zaintza.
Behin eta berriro politikariek azaltzen digute europarrak garela, baina oraindik kontziliazio-politikei dagokienez Europako beste herrietatik oso urrun gaude.
Ipar europako herri batzuetan, esate baterako, Noruegan, Suedian, Finlandian, etab, seme-alababen lehenengo urtean zehar gurasoetako bat etxean geratzeaz gain, bere lan denbora murrizteko aukera dauka umeak zortzi urte betetzen dituen arte, eta soldatan ondoriorik gabe .
Espainia, berriz, ongizate familiarreko politiken zerrendan 29. postuan aurkitzen da eta egoera hori seme-alabak zaintzeko zailtasunean itzultzen da, batez ere, hezkuntza derrigorrezkoa ez denean, hau da, haur hezkuntzaren epealdian (0 urtetik 6 urtera).
Lanean, kontziliazio politikarik ezak gurasoak aukera asko bilatzera bultzatzen ditu eta askotan hauek ez dira gurasoek nahi dituztenak baizik eta ahal dituztenak. Aukera horien artean dago aitona-amonen laguntza edo gurasoetako batek bere lanari uko egitea. Azken erabaki horretan, normalki, emakumeek galtzen dute. Horri lotuta, emakumeen lan-eransketa oso kaltegarria dela haurren zaintza ondo egiteko entzuten dugu, eta gizarteak emantzipazio hori erruduntzat hartzen du.
Baina lan produktiboa eta reproduktiboaren artean desoreka handia dago eta hori hobetzeko neurriak hartu behar dira . Hasteko, gizonek ere parte hartu behar dute haurren zainketan, eta, horrez gain , kontziliazio- politiken eredua aldatzeko gai behar dugu. Hori heldu arte gurasoek trikimailuak egiten jarraituko dute.
Baina lan produktiboa eta reproduktiboaren artean desoreka handia dago eta hori hobetzeko neurriak hartu behar dira . Hasteko, gizonek ere parte hartu behar dute haurren zainketan, eta, horrez gain , kontziliazio- politiken eredua aldatzeko gai behar dugu. Hori heldu arte gurasoek trikimailuak egiten jarraituko dute.
martes, 3 de mayo de 2011
Herriko denda txikiak.(zuzenduta)
Bat, bi, hiru, lau, bost,...., hamaika! Hori da nire herriko kale batean itxita dauden denda txikien kopurua . Eta, zorritzarrez, egoera hori behin eta berriro errepikatzen da ondoko herrietan .
Eta nor da erruduna? Krisia, eredu kapitalista, erosketak egiteko jokabidean gertatu diren aldaketak, hipermerkatuak,etab... Zalantzarik gabe, arrazoi batengatik edo bestearengatik, gaur egungo errealitatea oso zaila da gure herriko dendarientzat. Baina esaten denez, "mugimendua mugituz erakusten da", eta ezin dira geldirik egon.
Herrietako merkatarien elkarteek gero eta ekintza gehiago asmatzen dituzte salmentak bultzatzeko. Esate baterako, Santurtzin, Portugaleten, Getxon,etb, urtean behin edo bitan, dendari txikiak gune batean (karpa batean, parkean, leku itxi batean, etab) biltzen dira urteko soberakinak likidatzeko asmoarekin . Beste batzuetan, dendariek elkarrekin aurkezten dizkigute beren eskaintzak publizitate berean , edo zozketaren bidez gauza xarmangarri bat oparitzen dute bezeroen deigarri gertatzeko. Herrietan aparkatzea zaila dela eta, dendariek garraiobide publikoa erabiltzeko bonoak zabaltzen dituzte kanpoko bezeroak herrira erakartzeko asmoarekin.
Hauek dira, besteak beste, dendarien ekimen batzuek, baina horri lotuta, udal erakundeen arteko koordinazioa beharko litzateke azken emaitza hobetzeko. Hori horrela izanik, biztanleok ezin dugu beste leku batera begiratu, eta argi dago gure konpromisoa eta laguntza ere beharrezkoa izango dela.
Horregatik bat nator biharko kontzentrazioarekin eta han egongo naiz. Gogoratu! Santurtziko parkean, apirilaren 4an, 18.00etan.
Hauek dira, besteak beste, dendarien ekimen batzuek, baina horri lotuta, udal erakundeen arteko koordinazioa beharko litzateke azken emaitza hobetzeko. Hori horrela izanik, biztanleok ezin dugu beste leku batera begiratu, eta argi dago gure konpromisoa eta laguntza ere beharrezkoa izango dela.
Horregatik bat nator biharko kontzentrazioarekin eta han egongo naiz. Gogoratu! Santurtziko parkean, apirilaren 4an, 18.00etan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)