Alkate jaun agurgarria:
Lehenengo eta behin, zure adeitasuna eta zure prestutasuna eskertu nahi dizkizut
Gutun honen bitartez nire arazoa adierazi nahi nizuke eta akatsa albait arinen konpotzea eskertuko nizuke.
Patricia Riestra Landera naiz , nire bizitza osoan Santurtzin bizi izan naiz eta zorionez, duela hamar urtetik , nire herrian lan egiten dut “Elik2” deritzon katering empresa bat zuzentzen. Egia esanda, gure enpresaren garapenak erritmo ona darama eta aurten gure lantaldea handitu dugu hogeita bost pertsonako plantilla lortu arte . Gure enpresako ekintzen artean, oinarrizkoenetariko bat banaketa da. Hori dela eta, garraiorako hainbat ibilgailu(bost furgoneta banaketak egiteko eta bi automobil kudeaketak egiteko). Ibilgailuok babesteko gogoarekin garaje bat alokatu dugu Iparragirre kalean, eta azken bost urtean zehar Santurtziko Udalari bado bat ordaindu diogu, lehenengo egunetik gaur egunera.
Dirudienez, bado bat edukitzeak berme bat ematen digu baina gure kasuan ez da horrela. Azalduko dizut, jauna; azken bi hilabeteetan Udaltzainei lau aldiz deitu diegu gure badoa okupatuta zegoelako. Eta hain luzeak izan ziren egotaldiak, non banaketak ordu bat geroago eman genizkien gure bezeroei , lotsaz beteta , noski. Modu horretan jarraituz gero, ia ziur bezeroak galtzen hasiko ginateke.
Arazo horiek konpontzea ez dago gure eskuetan eta egoera horrek asko kezkatzen nau.
Benetako gogoz , diozu, oso pozik ginatekeela Santurtzin negozioak egiten jarraituko bagenu, batez ere, krisi ekonomiko honetan. Baina hori lortzeko oso inportantea da herriko enpresak ostoporik ez ipintzea, eta ahal bada laguntzea.
Egokiena egingo duzulako konfiantzarekin, agurtzen zaitut.
Egokiena egingo duzulako konfiantzarekin, agurtzen zaitut.
Patricia Riestra.