Santurtzin, 2010ko urriaren 31an
Kaixo Rikardo:
Lehenengo eta behin zoriondu egingo zaitut euskarari buruzko gauzak hain argi edukitzeagatik!!
Saiatuko naiz aurkitu ditugun aukerak azaltzen, modu horretan zure udako planak egin ditzazun.
Horretaz aparte, dudarik ez eduki nirekin konta dezakezula euskara praktikatzeko!
Ez nago ziur noiz etorriko zaren, baina hala uztailean nola abuztuan euskara ikastaroak aurkituko dituzu, eta oso antzekoak haien artean, baina nik, zehazki, abuztuko bati buruz hitz egingo dizut, konforme?
Beno, ikastaroa Gipuzkoan izango litzateke, Lazkao deritzon herri batean. Hogei egun iraungo luke, abustunaren 2tik 27ra. Mailaketa proba uztaiaren 9an izango litzateke, baina interneten bidez egin ahalko zenuke.
Hogei egunean zehar, klaseko orduak ez ezik, kanpoko ekintzak ere izango zenituzke, esate baterako, antzerkia, dantza ikastaroa, kirolak, eta abar.
Azaldu dizudan aukerak hirurehun eta berrogeita zortzi €balio du eta pentsio osoa dago sartuta prezioan.
Interesatzen bazaizu e-mail bat bidal dezakezu helbide honetara:
lazkaobarnetegia@euskalnet.net
Beno Rikardo, nire azalpena zuretzat baliagarri izango ahal da!
Agur bero bat!
Patri
No hay comentarios:
Publicar un comentario