domingo, 14 de noviembre de 2010

BIDAIA.(Zuzenduta)


Dena ordainduta edukiko bazenu, nora joango zinateke astebeterako?
Hasteko esan nahi nizueke oso zaila izan dela leku bat bakarrik aukeratzea!! Ziur nago zuen artean batzuei gauza bera gertatu zaizuela!
Nire destinoa aukeratzeko 3 gauzari begiratu diot:
  • Lehenengoa , iraupena: Aste bat ez da denbora gehiegi, beraz, aukeratuko nuken lekua ez litzateke urrun egongo.
  • Bigarrena, dirua: Dena ordainduta!! Aprobetxatuko nuke dirua ez edukitzeagatik normalean egin ezin ditudan gauzak egiteko .
  • Hirugarrena, konpainia:norekin joango nintzateke? Ba.. dudarik gabe nire bikotekidearekin.  
Nahiz eta xehetasun horiek kontuan hartu, aukerak  ez dira hainbeste gutxitu. Baina,  beno, azkenean  eta amets bat bezala izango balitz, erabakiko nuke  … Greziako Irlak!!! (baina ez soilik famatuenak, pixka bat ezezagunak baizik).
Gure bidaia Atenasetik hasiko ginateke, eta han, bi egun pasatuko genituzke hiribirua ezagutzen,  (hango monumentu eta leku garrantzitsuenak ez ezik bertako gastronomia ere bai). Hiriburuan zehar mugitzeko motor bat erabiliko genuke eta lo egiteko hotel polit batean geratuko ginateke.
Hirugarren egunean goiz altxatuko ginateke eta berehala , porturantz abiatuko ginateke  belaontzi handi bat hartzeko. Atenasetik Alonisos Irlara joango ginateke eta hondartza bakarti baten ondoan atrakatu eta gero, snorkel egiten hasiko ginateke , igeri egiten. Erabat, Mediterraneoko itsasoa  benetan disfrutatzen hasiko ginateke.
Ilunabara erori baino lehen lurrerantz joango ginateke  Alonisos Irla ezagutzeko eta bertako  kale zahar eta  aldapatsuetan  paseatu  ondoren,  hotel polita, berezia eta  guztiz tipikora joango ginateke afaltzera  eta gaua pasatzera.
Hurrengo egunean , arratsaldez ,  Skyros Irlara nabigatuko genuke eta aurreko egunean bezala , antzeko ekintzak egingo genituzke bi egunez.
Bostgarren egunean eta gure irla arteko bidaia bukatzeko, Santorini ezagutzera eta egun bat pasatzera joango ginateke . Gau horretan,  azkena izango litzatekeenez, belaontziaren ontzigainean geratuko ginateke afaltzen, lasaitasunez betetako giro batean; itsasoaren soinua, ilargia eta izarrak!
Atenasen , bidaiaren amaiera helduko litzaiguke eta erosketak batzuk egin ondoren, batez ere, gastronomiari buruzko erosketak (espeziek, gaztak, edariak,eta abar) gure hegazkinaren bila joango ginateke Bilborantz bidaia egiteko.
Batek daki, agian edozein egunetan gure ametsa errealitate bihurtuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario