domingo, 23 de enero de 2011

ESKUKO TELEFONOA. NOLA ERABILTZEN DUGU?(Zuzenduta)

Azken hamarkadan eskuko telefonoa beharrezko tresna bihurtu da gure artean, eta zenbat eta denbora gehiago pasa, hainbat eta erabiltzaile gehiago daude mundu osoan.

Inoiz pentsatu duzu zer egingo zenukeen eskuko telefonorik gabe? Nolakoak izango ginateke egoera horretan?

Hasteko, telefono  konpainiek beraien eskaintzaren bidez , bezeroak lortzen ez ezik gure ohiturak aldatzen ere saiatzen dira, eta hori lortzeko trikimailu asko erabiltzen dituzte. Esate baterako, Ertamerikan "Telefonia Mugikorra" hasi zenean (hemen baino beranduago), mezuak dohainik ziren. Hori dela eta, jende askok eskuko telefonoak erosi zituen, nahiz eta ez erabili deiak egiteko, baizik eta mezuak bidaltzeko. Hori iraultza izan zen, batez ere gazteen artean. Sei hilabete pasatu eta gero hasi ziren mezuak kobratzen eta saldorik ez zeukanari hilabete batean zehar, sarea mozten zioten. Baina ez zuten galdu bezero askorik (ehuneko bost inguru). Ordurako erakargarriegia zen!
Gaur egun , eskuko telefonoek ez dauzkate lehen izan zituzten oinarrizko funtzioak soilik, baizik eta gaurko telefonoekin ekintza asko egin ditzakegu (Internetera konektatu, argazkiak atera, musika entzun, bideo-deiak egin, eta abar.) Horri lotuta, gure erosotasuna (edo alferkeria!) ipintzen baduzu, aurki dezakezu bezeroak izan beharrean menpekoak garela. Ezin gara bizi haiek gabe!

Baina dena ez da txarra eskuko telefonoen munduan. Ezin ahaz dezakegu larrialdietan laguntza handia ematen digutela eta haiei esker bizitza asko salbatu direla.

Azkenean, hura modu orekatuan erabiltzen ikasten badugu, eskuko telefonoa lagunkide ona izango da.

Patri






miércoles, 19 de enero de 2011

Egunerokoa.(Zuzenduta)

Ai, Eguneroko, Egunerokotxo maitea, ahoa bitsez betetzen zait koadrilakoek asteburuko plana aipatzen duten bakoitzean.
KONTZERTUA! It¨s only rock and roll, but I like it! Bost axola datorren asteleheneko azterketa. GAZTEA naiz, eta ez badut orain bihurrikeriaik egiten, noiz egingo ditut?

Bost urte itxaron  dut momentu hau eta inork ez nau geldituko, ez azterketak ezta gurasoek ere. Niretzat hau da sekula izango den kontzerturik inportanteena!!
Zailena eginda dago sarrerak lortu baititugu. Bakarrik eguraldi ona faltatzen zaigu perfektua izateko. Eta nire koadrila etortzea, noski!

Nire bizitzako egun hoberenetariko bat bizitzeko prest nago!!
Buff, entzuten ari naiz nire abesti gogokoena eta nabaritzen ditut nire bihotzeko taupadak!! Lasai egon, txo!

Egunereko maitia, berriro idazten dudanean konta ahal izango dizut kontzertu osoa!!

Poztekoa da,ezta?

Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!

martes, 11 de enero de 2011

Auzoko aldizkarira gutuna bidali.(Zuzenduta)

Zuzendari jauna:

Denok dakigu lapurrak ez direla soilik labana eramaten dutenak, baina noizean behin kostatu egiten zaigu arriskua non dagoen kontuan hartzea, batez ere, lapurrak mozorruta daudenean.

Gure artean, gure auzoan, nik azaldu dizudanaren adibide on bat aurki dezakegu. Horregatik, hitz hauen bidez , espero dut gure auzokideen denborarekin, diruarekin eta ilusioarekin inork ez jokatzea lortzea.

"Nortzuk dira  gure protagonistak?" galdetuko duzue. Ba , gure protagonostak "Urtzi" agentziaren kudeatzaileak dira eta orain adieraziko dizuet zergatik den nire iritzia horrelakoa.

Pasa den ekainean, eta hiru urte oporrik gabe egon eta gero, bidaia bat egitea erabaki genuen, zehazki, Vitnamera. Beraz, "Urtzi" agentziara joan ginen informazio bila horri buruzko iragarki bat zegoelako hango erakustokian.

Azalpeneko momentuan denak ziren erreztasunak, hala prezioa eta ordaintzeko aukerak, nola ibilbidea, hotela eta kanpoko ekintzak. Hori dela eta, hortik ilusioz beteta atera ginen, eta senperrenak egin eta gero (bai lanean,bai gure aurrezki kontuan), argi geneukan gure bidaia hori izango zela.

Baina laster konturatu ginen geure bidaiako orotzaipenak ez zirela izango hain onak.

Hasteko, aireportuan egun luze bat galdu genuen hegaldiaren loturagatik eta momentu horretan "Urtzi" agentziakoek ez ziguten esan ezer ere.
Gure hotelera heltzean sor eta los geratu ginen, baldintzagatik ez ezik kokalekuagatik ere bai.
Horretaz gain, ezin genuen egon kanpoko ekintzarik nahiz eta prezioan sartuta egon.

Hamaika aldiz saiatu ginen agentziarekin hitz egiten, eta ezinezkoa zen. Interneten bidez ere ez genuen lortu.
Azken momentuan e-mail bat bidali ziguten beren ardura ez zela azalduz. Eta hori izan zen haien jarrera ere haien aurrean eserita egon ginenean.

Gu eta beste lau pertsona gehiago daude geure egoeran eta salaketa bat ipini dugu elkarrekin kontsumitzailearen bulegoan.

Ondo deritzot  zuek gure gertakaria jakiteari eta espero dut zuen oporretan ondo pazatzea!