domingo, 23 de enero de 2011

ESKUKO TELEFONOA. NOLA ERABILTZEN DUGU?(Zuzenduta)

Azken hamarkadan eskuko telefonoa beharrezko tresna bihurtu da gure artean, eta zenbat eta denbora gehiago pasa, hainbat eta erabiltzaile gehiago daude mundu osoan.

Inoiz pentsatu duzu zer egingo zenukeen eskuko telefonorik gabe? Nolakoak izango ginateke egoera horretan?

Hasteko, telefono  konpainiek beraien eskaintzaren bidez , bezeroak lortzen ez ezik gure ohiturak aldatzen ere saiatzen dira, eta hori lortzeko trikimailu asko erabiltzen dituzte. Esate baterako, Ertamerikan "Telefonia Mugikorra" hasi zenean (hemen baino beranduago), mezuak dohainik ziren. Hori dela eta, jende askok eskuko telefonoak erosi zituen, nahiz eta ez erabili deiak egiteko, baizik eta mezuak bidaltzeko. Hori iraultza izan zen, batez ere gazteen artean. Sei hilabete pasatu eta gero hasi ziren mezuak kobratzen eta saldorik ez zeukanari hilabete batean zehar, sarea mozten zioten. Baina ez zuten galdu bezero askorik (ehuneko bost inguru). Ordurako erakargarriegia zen!
Gaur egun , eskuko telefonoek ez dauzkate lehen izan zituzten oinarrizko funtzioak soilik, baizik eta gaurko telefonoekin ekintza asko egin ditzakegu (Internetera konektatu, argazkiak atera, musika entzun, bideo-deiak egin, eta abar.) Horri lotuta, gure erosotasuna (edo alferkeria!) ipintzen baduzu, aurki dezakezu bezeroak izan beharrean menpekoak garela. Ezin gara bizi haiek gabe!

Baina dena ez da txarra eskuko telefonoen munduan. Ezin ahaz dezakegu larrialdietan laguntza handia ematen digutela eta haiei esker bizitza asko salbatu direla.

Azkenean, hura modu orekatuan erabiltzen ikasten badugu, eskuko telefonoa lagunkide ona izango da.

Patri






No hay comentarios:

Publicar un comentario