Zuzendari jauna:
Denok dakigu lapurrak ez direla soilik labana eramaten dutenak, baina noizean behin kostatu egiten zaigu arriskua non dagoen kontuan hartzea, batez ere, lapurrak mozorruta daudenean.
Gure artean, gure auzoan, nik azaldu dizudanaren adibide on bat aurki dezakegu. Horregatik, hitz hauen bidez , espero dut gure auzokideen denborarekin, diruarekin eta ilusioarekin inork ez jokatzea lortzea.
"Nortzuk dira gure protagonistak?" galdetuko duzue. Ba , gure protagonostak "Urtzi" agentziaren kudeatzaileak dira eta orain adieraziko dizuet zergatik den nire iritzia horrelakoa.
Pasa den ekainean, eta hiru urte oporrik gabe egon eta gero, bidaia bat egitea erabaki genuen, zehazki, Vitnamera. Beraz, "Urtzi" agentziara joan ginen informazio bila horri buruzko iragarki bat zegoelako hango erakustokian.
Azalpeneko momentuan denak ziren erreztasunak, hala prezioa eta ordaintzeko aukerak, nola ibilbidea, hotela eta kanpoko ekintzak. Hori dela eta, hortik ilusioz beteta atera ginen, eta senperrenak egin eta gero (bai lanean,bai gure aurrezki kontuan), argi geneukan gure bidaia hori izango zela.
Baina laster konturatu ginen geure bidaiako orotzaipenak ez zirela izango hain onak.
Hasteko, aireportuan egun luze bat galdu genuen hegaldiaren loturagatik eta momentu horretan "Urtzi" agentziakoek ez ziguten esan ezer ere.
Gure hotelera heltzean sor eta los geratu ginen, baldintzagatik ez ezik kokalekuagatik ere bai.
Horretaz gain, ezin genuen egon kanpoko ekintzarik nahiz eta prezioan sartuta egon.
Hamaika aldiz saiatu ginen agentziarekin hitz egiten, eta ezinezkoa zen. Interneten bidez ere ez genuen lortu.
Azken momentuan e-mail bat bidali ziguten beren ardura ez zela azalduz. Eta hori izan zen haien jarrera ere haien aurrean eserita egon ginenean.
Gu eta beste lau pertsona gehiago daude geure egoeran eta salaketa bat ipini dugu elkarrekin kontsumitzailearen bulegoan.
Ondo deritzot zuek gure gertakaria jakiteari eta espero dut zuen oporretan ondo pazatzea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario