miércoles, 9 de febrero de 2011

Kutxako zuzendariari gutuna.(Zuzenduta)

Zuzendari jaun/andrea:

Patricia Landera naiz eta azken hamarkadan zure bezeroa izan naiz Santurtziko ordezkaritzan.
Gutun honen bidez nire egoera kezkagarria azaldu nahiko nizuke  , egokiena egingo duzulako konfiantzarekin.

Pasa den astean, interneten bidez nire kontuan kudeatzen hasi nintzenean hiru mugimendu ezezagun aurkitu nituen.  Haien artean gastu garrantzitsu bat zegoen, zehatza izateko, mila eta bostehun eurokoa. Sor eta lor geratu nintzen aurkikuntza horrekin, batez ere momentu horretan ez neukalako dudarik nik ez nuela egin gastu hori. Kopuruaren ondoan bidaia agentziaren izen bat agertzen zenez , haren telefonoa bilatu nuen azalpenak eskatzeko. Bidaia agentziakoak azaldu zidan , erosketa egin zuenak interneten bidez egin zuela eta hori esanda,  nire "Visa" zenbakiak eta nire datuak banan - banan  aipatu zizkidan egokiro. Ulertezina!

Dirudienez, kreditu txartelaren bezerook seguru bat daukagu. Txartela galdu edo lapurtuz gero, seguru horrek gure kalteak zuzenduko ditu.

Horrez gain ,salaketari dagokionez, hala Ertzaintzan nola kontsumitzaileen bulegoan ipinita dago eta ikerketak bere bidea jarraituko duela aipatu zidaten .

Azalpen honekin, jakin nahiko nuke zein pauso egin behar dudan nire dirua berreskuratzeko , eta  hori errazteko bidaltzen dizut dokumentazio osoa.

Erantzuna albait arinen ematea eskertuko nizuke.

Adeitasunez, agur.

Patricia Landera

No hay comentarios:

Publicar un comentario